XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biderkaketaren gaiak

Biderkaketa, biderkagaiak izeneko bi zenbakien arteko eragiketa aritmetikoa da.

Bi zenbaki horietatik bat, besteak adierazten duen beste aldiz errepikatzen da, biderkadura izeneko emaitza lortzen delarik.

Lehenengo gaia biderkakizuna da: errepikatu, hau da, biderkatu, behar dugun zenbakia da.

Bigarrena, biderkatzailea da: biderkakizuna zenbat aldiz errepikatu behar dugun esango digu.

aldiz errepikatzea da / biderkakizuna / biderkatzailea / biderkagaiak / biderkadura.

Biderkagaiak zenbaki txikiak direnean, biderkaketa lerroka idatz dezakegu: Badago idazteko beste era bat: zutabeka.

Zenbakiak handiak direnean erabiltzen da batez ere.